GET LEAN: Lean Manufacturing ikastaroa

Iraurgi Berritzenek, eskualdeko enpresen lehiakortasuna eta etengabeko hobekuntza bultzatzea helburu izanik, enpresei formakuntza ikastaro praktikoak eskaintzeko lankidetza hitzartuta du Euskalitekin. Ildo honetan, datozen hilabeteetan prozesu produktiboen kudeaketa hobetzea helburu duten enpresa industrialei zuzenduriko GET LEAN: Lean Manufacturing ikastaroa antolatuko da.
Kasu honetan doainekoa izango da, Iraurgi Berritzenek Euskalitekin duen lankidetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziaturiko Hornitu II proiektuari esker. Enpresa interesatuek otsailak 25a baino lehen eman beharko dute izena.