AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Enpresa bat sortzeko osagaiak

Ezinbesteko elementuak:

1. Ideia

Enpresa egitasmo guztiak ideia baten inguruan sortzen dira zerbitzu bat edo produktu bat oinarritzat dutelarik. Ideia gehienak, ez dira sortzen aurkikuntza teknikoen ondorioz baizik behaketaren ondorioz. Gizartean eta ekonomian ematen diren aldaketak behatuz eta bertan sortzen diren behar berriak kontuan hartuz.

Edozein ideiak balio ahal du? EZ. Ezinbestekoa da azterketa sakon bat egitea gure ideiaren gain eragina duten aldagaietan. Ideiak beti ere merkaturantz bideratua egon behar du.

Nondik lortzen dira ideiak? Teknika eta metodologia batzuk proposatzen ditugu:

• Era desberdin batean pentsatuz ideiak aurkitu.
• Norabide ezean ideiak aurkitu.
• Arazoei irtenbide desberdinak emanez ideiak aurkitu.
• Beharrak aztertuz ideiak aurkitu.
• Zer gehitu edo kenduaz produktu bati, aurkitu ideiak.
• Zer dakigun egiten jakinda, aurkitu ideiak.


2. Ekintzailea edo ekintzaile taldea

Jarduera ekonomiko bat martxan jartzen duen pertsona edo pertsona taldea da. Pertsona hauek badituzte ezaugarri eta berezitasun batzuk:

• Lanean buru belarri aritzen dira.
• Arriskua neurtzen badakite.
• Aukerak ez zaizkie ihesten.
• Objetibitatea.
• Informazioa kontrolpean dute.
• Baikortasuna.
• Diruarekiko jarrera.
• Iniziatiba / Ekimena eta aurreikuspena dituzte kudeaketan.
• Indibidualismoa eta talde lana uztartzen dituzte.

Ezaugarri hauetaz gain, ezinbestekoak dira ekintzaileak gaitasuna izatea bi arlo hauetan: egiten jakin eta kudeatzen jakin.
Ezinbestekoa da ahalmen hauek izatea, izan ere kudeaketa txar batek, zerbitzu edo produktu on bat zapuztu dezake, eta era berdinean, kudeaketa on bat ez da nahiko, ematen den zerbitzua edo eskaintzen den produktua ez bada ona.


3. Enpresa plana

  • Zer da?

Idatzizko dokumentu bat, non bertan ekintzaileak azaltzen duen:

• Jarduera ekonomikoaren ikuspegi orokorra.
• Egitasmoaren helburuak; zer lortu nahi da.
• Estrategien definizioa, nola egingo dugu.

  • Zertarako da?

- Barne gida bezala ekintzailearentzat.

• AURRETIK, jarduera hasi aurretik, egitasmoaren barne lotura bilatzeko eta bideragarritasuna aurreikusteko. Hausnarketarako eta erabakiak hartzeko erabiliko den txostena izango da.
• HASIERAN, jardueraren hasieran, helburuak lortzeko jarraitu beharreko bidea erakutsiko digu.
• BIDEAN, jarduera abian denean, jarraipenerako eta jardueraren nondik norakoa zuzentzeko erabiliko da.

- Hirugarren pertsonen aurrean aurkezpen dokumentu bezala (banketxeak, entitate publikoak, hornitzaileak, bezeroak).

  • Noiz lantzen da?

Edozein gastu, ordainketa edo eta inbertsio egin aurretik, izan ere hobe bait da denboran inbertitzea dirutan baino. Edozein kasutan ere, beti jarduera hasi aurrez, argitu beharreko zalantzen guztiak garbi izan eta gero honek enpresaren irekiera atzeratzea suposatzen badu ere.

  • Zein da bere edukia?

• Proiektuaren aurkezpena.
• Ekintzaileak.
• Jarduera eta merkatua.
• Marketing.
• Gisa baliabideak.
• Inbertsioak, ekoizpena eta zerbitzuaren nondik norakoak.
• Azterketa ekonomiko-finantzaroa.
• Betebehar legalak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut