AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Sarritan egiten diren galderak:

Zer behar da enpresa bat sortzeko?

Enpresa egitasmo batek arrakasta izan dezan, 3 elementu dira gutxienez beharrezkoak, hauek dira:

• Ideia bat. Edozein ideiak ez du balio, merkaturantz bideratua egon behar du.
• Sustatzaile bat edo talde bat, baina ez edozein, perfil egokia izan behar du.
• Enpresa plana.


Sustatzailearen ezaugarriak?

Sustatzaileak bere burua aztertu behar du enpresari gisa, hau da, ezagutza, gaitasun eta jarrera nahikorik baduen jakin behar du, bere kabuz lan egiteko.

Sustatzailea definitzen duten zenbait ezaugarri eta jarrera ondorengoak dira:

• Ideiarekin bat datozen formazioa eta esperientzia.
• Motibazioa eta errealismoa.
• Ondo hausnartuta eta kontrolpean izanda, arriskuak hartzeko gaitasuna.
• Ideia komunikatu eta saltzeko gaitasuna.
• Diruarekiko jarrera, gehiago baloratzen dute ondo eginiko lana, diru azkarra baino.


Non sortzen dira ideiak?

Enpresa sortu aurretik behar den lehenengo gauza negozio ideia bat izatea da. Ideiaren iturri batzuek hauek izan daitezke: jasotako informazioa, garatutako esperientzia, norberaren zaletasunak, inguru familiarra, behaketa, merkatuan antzemandako beharrak, indarrean dauden prozeduren hobekuntzak.

Edozein kasutan, ideia zehaztu, garatu eta bere bideragarritasuna aztertu behar da.


Zeintzuk dira enpresa jarduera berri bat sortzean aurkitzen diren eragozpen nagusiak?

Sortzen diren enpresen portzentaia handi batek porrot egin ohi du lehenengo hiru urteetan. Parean jartzen zaizkien zailtasun nagusiak ondorengoak dira:

• Baliabide ekonomikoen eta entitate finantzarioei emateko berme falta.
• Sustatzailearen formazio falta. Gehienetan, ezagutza teknikoak izan arren, kudeaketa eta planifikazioan sumatzen da gabezia hau.


Zer da eta zertarako balio du enpresa planak?

Enpresa plana ezinbesteko tresna da enpresaren sorrerarako prozesuaren planifikazio eta garapenari begira. Enpresa sortzera doan sustatzaileak egin beharreko azterketa eta sintesiaren emaitza da, eta hurrengoak eskaintzen dizkio:

• Proiektuaren ikuspegi orokorra eta zehatza izatea.
• Helburu batzuek ezartzea.
• Hauek lortzeko estrategiak definitzea.


Nola aukeratu enpresaren forma juridikoa?

Enpresa martxan jartzerakoan eman beharreko pausu bat, forma juridikoaren hautaketa da. Horretarako zenbait faktore hartu behar dira kontuan, hala nola:

• Garatuko den jarduera mota.
• Enpresa proiektuaren parte hartuko duten pertsona kopurua.
• Sustatzaileen ardurak.
• Bazkideek elkarrekiko duten harreman mota.
• Proiektuaren behar ekonomikoak.
• Enpresaren alderdi fiskala.


Enpresa batek zein diru-laguntza izan dezake bere sorreran?

Enpresa martxan jartzeko momentuan, honek jaso ditzakeen diru-laguntzak faktore ezberdinen araberakoak dira:

• Egingo den jarduera mota.
• Enpresaren forma juridikoa.
• Sustatzaileen adina.
• Sustatzaileak langabezia egoeran egotea.
• Sustatzaileak langabezian daramaten denbora.
• Egingo diren inbertsio mota eta hauen zenbatekoak.
• Inbertsio hauen finantziazio iturriak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut