AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Mikropymeak

Lan ildo honen helburua mikroenpresa eta enpresa txikien lehiakortasuna eta garapena sustatzea eta bultzatzea da. Beraien arazoak eta beharrak ezagutu eta laguntza eta lankidetza estrategikoa sortu, emaitzetara bideraturik eta konfiantzan oinarrituta.

Proiektu hau Europar Batasunak kofinantzatutako Valora ekimenaren barne dago eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du. Programa honen xedea kudeaketa eredu berrien eta antolakuntza sistema berritzaileen inguruan aholkua, difusioa eta sentsibilizazioa sustatzea edota ematea da.

 

valora-fse

Zein da zerbitzu honen helburu nagusia?

  • Urola Erdiko mikroenpresa eta enpresa txikien behar operatiboei eta ukigarriei erantzunak eta irtenbideak ematea.
  • Enpresa txikiak aktibatu eta emaitzak eragitea.


Zein enpresa da mikropymeak?

  • Bataz beste, 15 langile baina gutxiago dituzten enpresak.
  • Industria jarduera nagusitzat duena edota industriari lotutako zerbitzuen enpresa.


Nori zuzentzen da zerbitzu hau?

Azkoiti eta Azpeitiko mikroenpresa eta enpresa txiki industrialei, eta, industriari lotutako zerbitzuen enpresei zuzentzen zaien proiektua da.


Zer eskaintzen da?

Iraurgi Berritzenek ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie eskualdeko mikropymeei:

  • Enpresaren minidiagnostikoa, negozioa osatzen duten arlo eta alderdi desberdinak aztertuz, enpresaren lan lerro nagusiak eta hobekuntzak identifikatuz.
  • Aldi berean, minidiagnostiko hauek gure enpresa sarearen ezagutza sakonagoa izateko eta esku aldeko mikroenpresa eta enpresa txikien egoera lehiakorra ezagutzeko aukera ematen digute.
  • Zerbitzu pertsonalizatua, mikropyme eta enpresa txikien lehiakortasuna hobetzeko eta garapen gaitasuna sendotzeko.
  • Laguntza eta aholkularitza enpresaren beharrei erantzuna eta irtenbide praktikoak emateko.
  • Enpresaren arlo desberdinetan eta beraien beharretan oinarrituta, tailerrak, sentsibilizazio jardunaldiak eta prestakuntza.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut