AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Bisioa eta Misioa

Bisioa

Urola Erdia eskualde berritzaile izaten jarraitzeko tresna izatea da gure bisioa, balio erantsi handiko jarduerak eginez eta herritarren ongizate-maila handituz.

Misioa

Iraurgi Berritzenek gure eskualdea eraldatzeko eta haren posizionamendu lehiakorra hobetzeko egiten du lan. Horretarako, garapena eta berrikuntza ditu ardatz. Gainera, lankidetza-guneak bideratzen ditu eskualdeko eragile sozioekonomikoen artean, balio erantsi handiko jarduera gehiago sortzeko eta eskualdeko biztanleen ongizatea handitzeko".

Urola Erdiko tokiko administrazioek sustatutako tresna den aldetik, Iraurgi Berritzen harreman-nodo bikoitza da, garapen sozioekonomikoaren arloan: alde batetik, eskualdeko udalen eta goiko mailako administrazioen artean, eta beste batetik, eskualdeko herri-administrazioen eta eragile sozial eta ekonomikoen artean.

Iraurgi Berritzenen jarduerak erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetzaren esparrukoak dira; izan ere, eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatu, bideratu eta dinamizatzen du, Urola Erdia bisioan jasotako moduan eraldatzeko.

Captura_de_pantalla_2015-01-29_a_las_12.26.22.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut