AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

HEMENbuy!

LOGOHEMENbuy600

Zer da HEMENbuy proiektua?

“HEMENbuy” proiektua, eskualdeko merkataritzaren beharrei erantzunez, Azkoitiko Elkarmedia, SL. enpresak garatu duen proiektu teknologikoa da.
Proiektu berritzaile eta teknologiko honen xedea, eskualdeko merkatariei internet bidez salmenta egiteko aukera eta zerbitzua eskaintzea da.
Garatu den plataforma teknologikoaren bitartez, eskualdeko merkatariek beren jarduera ekonomikoa internet bidez garatzeko aukera izango dute, era autonomoan eta erabilera errazean eta, aldi berean, bertako eta kanpoko herritarrek market gune herrikoi bat eskura erosketak internetez egiteko.
Dendari desberdinez osatutako plataforma bat eskaintza zabala emango diona erosleari edozein gailuetatik.

Zeintzuk dira HEMENbuy proiektuaren helburu nagusiak?

“HEMENbuy” proiektuak 2 helburu nagusi jarraitzen ditu:

  • Eskualdeko merkatariei beren zerbitzu eta produktuak herritarrei internet bidez eskaintzea
  • Internet erostaileei edonon daudela ere edozein gailuetatik eskualde honetako merkatarien produktuak erosteko aukera eskaintzea

Zeintzuk dira zerbitzu berri honek merkatariei ekarriko dizkien onurak?

  • Eskaintzen dituzten zerbitzu eta produktuak herritarrei erakusteko erakus leiho bat eskaintzea egun dituzten salmenten gehiagotzea ekar dadin
  • Eskualdeko herritarrei internet bidez ohiko erosketak egiteko aukera eman ahal izatea
  • Eskualdetik haratagoko herritarrei ere plataforma honen bidez internetez erosketak egiteko aukera ematea
  • Internetez hemen bertan herriko dendatan erosketa areagotzea

Nortzuk dira HEMENbuy proiektuaren sortzaileak?

“HEMENbuy” proiektuan Azkoitiko Elkarmedia, SL. enpresaren lidergoarekin hainbat eragilek hartu dute parte:

Hemenbuy logoak

 

Harremanetarako:

HemenBuy Harremanetarako

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut