AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Aholkuak eta erantzun teknologikoak emateko 'Inplantalariak' zerbitzua jarri du martxan SPRIk

Parte-hartzaileen %75a baino gehiagok bezero gehiago atzeman dituzte, %45ak kostu eta denbora aurreztu dute, eta %25ak salmentak handitu ditu bezeroen zerbitzuarekiko asebetetze handiagoari esker

SPRI, Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziatik Inplantalariak Programa antolatu dute, non 4.500 mikroETE eta autonomo baino gehiago parte hartzen ari diren. Mikroenpresa sareari laguntza ematen eta haien lehikortasuna hobettzen ari dira Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiei esker (EIKT konponbideak).

Aholkulari inplantalari teknologikoak azaldutako EIKT Konponbideak erabilita, parte-hartzaileek lortutako hobespenek dohako programa honen eraginkortasuna bermatzen dute:

  • %60ak bere markaren irudia hobetu du eta %75ak baino gehiagok bezero gehiago atzeman ditu.
  • %47ak bezero gehiago erakarri ditu interneten posizionatzeko eta sustatzeko kate eta hedabide berriei esker.
  • %43ak enpresaren gestioa optimizatzen du eta %35ak bezeroarekiko arreta hobetzen du.
  • %25ak salmentak hobetzen ditu bezeroak gusturago daudelako zerbitzuarekin.

Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurkitu daiteke, www.spri.eus-en, MikroETEentzako Laguntzak sailan. EIKT konponbideen katalogoaren azken bertsioa ere eskura daiteke, zerbitzuan parte hartzeko eskaerarekin batera.

Izena emateko ondorengo PARTE-HARTZE ESKAERA bete beharko da, eta aholkulari baten dohako aholkularitza zerbitzua jasoko du interesatuak; bere enpresara hurbilduko dena, erabilgarriena den teknologia modu eraginkorrenean erabiltzen laguntzeko, modu errazean, bizkorrean eta dohan.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut