AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Ireki da Txertatu Merkatuan programaren 2.edizioan izena emateko epea

Maiatza aldera, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programaren 2. edizioa jarriko du martxan. Oinarrizko prestakuntza-maila duten eta langabezi egoeran dauden 17-30 adin tarteko gazteei zuzendutako proiektu bat da. Bertan izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi nahi dugu Iraurgi Berritzenetik. Horretarako, Sandra Fernandezekin jar zaitezke harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituta.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Proiektu hau, Urola Erdian, Iraurgi Berritzenek kudeatuko du.

Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?

  • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
  • Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
  • Oinarrizko ikasketak dituztenak.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua da pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Txertatu Merkatuan programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du eta honako bi fase garatzen ditu:

1. FASEA: EGOKITU. Eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.

2. FASEA: TREBATU. Lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa. Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak + praktikak eskualdeko enpresetan

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut