AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

CAD/CAM-eko bi ikastaro antolatu dira Iraurgi Berritzenen eskutik

Hornitu proiektuaren ondorioetako bati erantzuna eman nahian, CAD/CAM-eko bi ikastaro antolatu dira Iraurgi Berritzenen eskutik. Lehendabizikoa, 2017ko urriaren 17tik azaroak 13 bitartekoa, oinarrizko mailakoa izan da.

Bigarrena aldiz, aurrenekoari jarraipena emanez, maila aurreratukoa izan da, eta urtarrilaren 22an hasi zen eta otsailak 8an eman zitzaion amaiera. Ikastaroaren finantzazio guztia Hornitu proiektuari esker lortu da.

Ikastaro hauek Urola Erdiko enpresei teknologia honen ezagutza, erabilera eta aplikazioak erakustea izan dute helburu. Siemens NX10 programa landu da eta ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izan du, Elgoibarko IMH institutuan emanik.

Eskualdeko enpresa partehartzaileak zazpi izan dira:

  • Talleres Patri S.L.
  • Onelan S.L.
  • MKCoin Worldwide S.L.
  • Ekintza Lantegia S.A.
  • Mecanizados Gurrutxaga S.L.
  • Diatec Tools Internacional S.L.
  • Ibarmia Innovatek S.L.U

Enpresek egin duten balorazio orokorra oso positiboa izan da eta honelako teknologiak ematen dituen aukera ezberdinak ezagutzeko baliagarria izan dela aipatu dute.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut