AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

  • Urola Erdiko Ikastetxeetako Zuzendariak elkarlanean

  • Bisit Ekin proiektua - Gerenteen Lan Taldea

  • Elkarrekin Eraikitzen - Urola Erdiko Ikastetxeen Lan Taldea

  • Iraurgi Berritzen Gipuzkoa Sareanen partehartzen beste eskualdeekin elkarlanean

  • Ezagutza Sareako Kontseilua

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

Antolamendua

KUDEAKETA KONTSEILUA 

Sareak bere dinamika orokorra autokudeatzen duen Kudeaketa Kontseilu bat du egituratuta kide guztien ordezkaritzarekin, non errotazio bidez hartzen dute bertan parte. Hiru hilean behin biltzen dira, helburu orokorren betearazpenerako helburu konkretuak definitu eta jarraipena egiteaz gain, dagozkion erabakiak hartzeko. 

IMG-20141205-WA0003.jpg

 



Lehendakaria:

  • Maria Dominguez (Domusa S.Coop.)

Kontseilukideak:

  • Nerea Iriarte (Lan Mobel S.Coop.)
  • Pelllo Igarataundi (Kimu Bat S.L.)
  • Jesus Agirre (Iraurgi Lantzen S.A.)
  • Koldo Gurrutxaga (Floreaga Salestar Ikastetxea)
  • Alberto Izagirre (Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI)
  • Ana Azkoitia (Azkoitiko udala)
  • Agustin Lizarralde (Azpeitiko udala)
  • Begoña Beobide (Loiola Berrikuntza Fundazioa)

Teknikariak:

  • Itziar Abarisketa (Iraurgi Berritzen)
  • Jon Zubizarreta (Iraurgi Berritzen)

 

Kontseilukideen testigantzak

  1. Sarearen kontseiluan hiru urtez parte hartu ondoren, nola baloratzen duzu zure esperientzia?
  2. Zer azpimarratuko zenuke sareari buruz ? Kudeaketa Kontseiluari buruz? (lantzen diren proiektuak, beste eragileekin harremanak ...)
  3. Zein ekarpen mota egiten duela uste duzu bailararen egoerari?

INAKI_BASTIDApng.png

 Iñaki Bastida, Fagor Grupo Mueble S.Coop. (2013-2014)

  1. "Esperientzi oso aberatsa izan da, pertsona berri eta baliozkoak ezagutzeko aukera eman dit, baita hainbat eta hainbat ekimeni buruz jakiteko aukera ere". "Lana egin nahi izan ezkero aukera aproposa. Hurreneko inguruarekiko lan egiteko aukera aparta".
  2. "Iraurgi Berritzen bizi eta indartsua dugula ikusi det. Arduradun eta teknikari lan talde inplikatu eta motibatua". "Puntako proiektu eta ekimenak planteatzen dira, beti aukera eta zerbait berritzailearen bila". "Agian sareko eragileak ez gera izan arduradun eta teknikarien haineko dinamikoak. Retornoa zeuregana ez denean zuzenean etortzen ez da erreza zure inguruarentzat lan egitea. Esango nuke teknikoen gain "deskantsatu" degula"
  3. "Vigia" eta dinamizatzaile papera, bailareko interes orokorretik hasita bertako eragile partikularreteraino iritsiz, eragileok geure egunekotasunean, eta degun geureganako ikuspegitik iritsi ezin bai dugu".

 

 Patxi Landa, Sammic S.L. (2012-2014)

"Oso esperientzi ona izan da. Aberasgarria pertsonalki. Arlo desberdinen, (enpresak, udalak eta ikastetxeak) bateratzea ikuspegi orokor batetik da azpimarratuko nukeena. Bakoitzak duen garrantziari balioa ematen laguntzen du horrelako sare batek. Teknikariek egiten duten lan bikainari esker, onura besterik ez dakar honek bailararentzat".

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut