AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

  • Urola Erdiko Ikastetxeetako Zuzendariak elkarlanean

  • Bisit Ekin proiektua - Gerenteen Lan Taldea

  • Elkarrekin Eraikitzen - Urola Erdiko Ikastetxeen Lan Taldea

  • Iraurgi Berritzen Gipuzkoa Sareanen partehartzen beste eskualdeekin elkarlanean

  • Ezagutza Sareako Kontseilua

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

Garapen Gunea: Eskualdeko Erakundeen Elkarlan Gunea

Helburua:

Ingurune berritzaileen sorrera bultzatuko duten politika eta estrategiak ezarri, eskualdeko proiektu estrategikoak bultzatzeko.

Nork osatzen dugu:

AzkoitikoUdala

AzpeitikoUdala

IRAURGI BERRITZEN

 

Proiektuak:

  • ENPARTE

2015eko lehenengo seihilekoan, Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzako agentziak, lan-prozesu bat bultzatu du, epe luzera eskualdeko lehiakortasunerako kokapena hobetzeko helburuarekin, pertsonen partaidetza bultzatuz.

Prozesuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, landa Garapen eta Turismo Sailaren laguntza ekonomikoa izan du, B+I Strategy aholkularitza-enpresarekin lankidetzan egin da eta eskualdeko zein lurraldeko eragile sozioekonomikoak partaide izan dira: Eskualdeko 22 Enpresa; Langileen ordezkariak ELA. LAB, CCOO, UGT; Herri Administrazioak: Eusko Jaurlaritza, Azkoitiko Udala eta Azpeitiko Udala; Beste agente sozioekonomiko batzuk: Gipuzkoa Berritzen.

Guztira, enpresa-eredu berriei buruzko lau gogoeta-foro antolatu dira. Tailer horietan parte hartzeaz eztabaidau izan da, bere forma eta gradu guztietan; gainera, parte-hartzeak gure eskualdeari, Euskadi osoari eta atzerriari ekar diezazkiekeen onurei buruz ere hitz egin da, bide hori aukeratu duten enpresetan ikasitakoa abiapuntutzat hartuta, bai Euskadin zein atzerrian (AEB, Erresuma Batua eta Alemania nabarmenduz).

Azkenik, eskualdeko enpresa parte-hartzaileek zer ezaugarri izan behar dituzten, bide horretan aurrera egin ahal izateko zer oinarrizko balditza behar diren, eta eragile parte-hartzaileeek partaidetza bultzatzen jarraitzeko eta eskualdean lurralde- eta enpresa-proiektu partekatu, lehiakor eta iraunkorragoak eraikitzeko zer aukera dituzten, aztertu izan da.

Zehazki, balizko bost lan-ildo identifikatu ditugu, hurrengo urteetan, Iraurgi Berritzenetik bultzatu nahi dituenak, eskualdeko eragile sozioekonomiko guztien lankidetzarekin, jarraitutako prozesuaren bukaera eta hurrengo prozesuaren abiapuntu gisa.

Sin titulo

 

FSEele1.jpg iraurgi_berritzen.jpg bi.jpg
  • AKORDIO POLITIKOA: Eskualdearen Sustapen ekonomikoaren estrategia

Azpeitiko eta Azkoitiko udalek eta horietan ordezkatuta dauden zenbait alderdi politikok (Bildu, EAJ, Hamaikabat eta PSE-EE) Urola Erdiko sustapen ekonomikorako oinarriak bermatuko dituen estrategia bat adostu dute, partehartu duten elkarlan prozesu baten ondorioz.  Martxoaren 14an egindako agerraldian, Akordio Politikoaren berri eman zuten sinatzaileek: Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria (Bildu),  Azkoitiko alkate Pello Bastarrika (Bildu), Azpeitiko EAJko zinegotzi Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko Hamaikabateko  zinegotzi Aitor Aranguren, Azkoitiko EAJko  zinegotzi Mikel Zubizarreta.

Akordioaren lorpen nagusiak:  batetik, eskualdeko garapen ekonomikorako arlo estrategiko nagusiak zehaztea eta adostea lortu da eta, bestetik, prozesu horri aurrera begirako berme politiko bat ematea lortu da, konpromiso politikoak adostuz.

Gaur egun, akordio politikoaren helburu eta konpromezuak betearazteko,  jarraipena bai maila tekniko bai maila politikoan egiten ari da. 

Hurrengo pausoa alderdien hautagai politiko berriei akordioaren komunikazioa egitea izango da.

Ikus klik eginez akordio testua.

akordio_politikoa_300.png

Captura_de_pantalla_2014-12-16_a_las_10.37.23.png

  • KUDEAKETA TOPAKETAK

Eskualde eta sareko kideen bisio amankomun bat sustatzeko helburuarekin, urtero eragile guztiak bateratzen dituen TOPAKETAK antolatzen ditugu. Urtean zehar gune eta proiektu desberdinetan elkarlanean dihardugun kide guztien topagune amankomuna da, ikuspegi orokor batetik lan lerro estrategikoak kontrastatzeko.

2014ko Uztailaren 17an, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Ezagutza Sarearen baitan antolatu ziren aurtengo XII. KUDEAKETA TOPAKETAK “Elkarrekin eskualdea eraldatzen” lelopean, elkarlanean diharduten eskualdeko eragile ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeen partehartzearekin. Bertan, abian diren proiektuak aurkeztu zituzten eragileek eta IRAURGI BERRITZENen konsolidazioaren berri eman zuten arduradunek.

Ondoren eragile guztien artean proposatu dituzte Iraurgi Berritzenetik, etorkizunera begira lehenetsi beharreko ekintza lerroak.

Topaketan, eskualdeko 16 enpresa, 4 ikastetxe, Azpeitia eta Azkoitiko udal ordezkariak, Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako Diputatuak IBko arduradun eta teknikoek partehartu dute topaketetan.

 

  • GIPUZKOA SAREAN: Lurralde garapen eredu berria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurralde Garapeneko Zuzendaritzaren eskutik, lurralde garapenerako eredu berri baten eraikuntza prozesura gonbidatu ditu Gipuzkoako hamaika eskualdeetako ordezkariak.

Proiektuaren helburua Gipuzkoan lurralde garapena modu berri batean egitea ahalbideratuko duen harremantze eredu berria (zubiak) eraikitzea izan da:

  1. Eskualdeetako, GFAko eta beste maila batzuetako arduradun politiko eta teknikoen elkarlanerako guneak sortzea.
  2. GFAko departamentu desberdinetan eskualdeekiko parte hartzaileagoa den lan egiteko modua garatzea.
  3. GFAko politiken eta eskualdeen erronken arteko alineamentua lortzea.
  4. Eskualdeetan harremantze eredu partehartzaileak bultzatzea.
  5. Eskualdeetan bisio eta pentsamendu estrategikoaren garapena bultzatzea.
  6. Gipuzkoa mailan diharduen zenbait erakunde eta eskualdeetako errealitateak gerturatzea.

Iraurgi Berritzeneko zuzendari eta lehendakariak beste agentzietako ordezkariekin partehartu dute Gipuzkoa mailan sustatu diren Mahaietan: Energia eta Sustapen Ekonomikoaren Mahaiak. Bestetik, prozesu hauek sustatzeko, Ezagutza Sareko Teknikariak partehartu dute tekniko fazilitadore moduan. Eskualde bakoitzak marko honetan garatu nahi duen proiektua adostu du. Urola Erdiari dagokionez "Urola Saretzen" proiektua abian dago.

 

IRAURGI_SARETZEN.png

Captura_de_pantalla_2014-12-16_a_las_11.01.06.png

  • UROLA SARETZEN

Urola Erdiko ekonomiaren sustapenerako dauden sektore desberdinetako eragileen artean sorturiko mahaia da. Lurralde Garapenaren ikuspuntutik, eragile hauen lan esparru eta egiteko moduen diagnostiko baten ondorioz sorturiko mahaia izan da.

Eragileek adostu duten mahaiaren helburua: Urola Erdiko tokiko garapenerako erronkei aurre egin eta aukera berriak sortzeko eragile sozioekonomikoen mahai teknikoa izatea. Horretarako, elkarlanean oinarrituriko ikuspegi estrategikoa eta berritzailea garatuz.

Eragile partehartzaileak: Ingurumena; Agenda 21; Elkar Ekin (Ekonomia Soziala); Enpresa-Industria eta Ikastetxeak (Iraurgi Berritzen); Turismo Mahaia; Ekintzaile Elkartea (Urolab); Merkataritza; Landa Garapena (Urkome).

Helburua gauzatzeko mahaiaren zereginak ere adostu dira eragileen partaideen artean, honen ibilbidea bermatuko duen metodologia eta konpromisoak ere zehaztuz.

Zereginak:

  1. Eskualdeko garapen ekonomikoaren ikuspegi bateratua amankomunean lantzeko esparrua izan, eraginkorragoa izateko.
  2. Proiektuen komunikazioa eta elkarlana sustatu, sinergia eta aukera berriak identifikatzeko.
  3. Tokiko garapen ekonomikorako eskualde mailako udalen organo konsultiboa eta teknikoa izan. Funtzio informatiboa eta konsultiboa.
  4. Eragileen proiektuak sozializatzeko gunea izan.
  5. Ezagutza desberdinak konbinatu eta aukera eta proiektu berritzaileak atzematea.

Mahai honen ibilbidea, ekainean hasi zen eta hurrengo irailak 11ean ospatuko du hurrengo topaketa eskualdean ekintzailetasuna sustatzeko dagoen estrategia eta plana aztertzeko.

 

Captura_de_pantalla_2014-12-16_a_las_11.01.06.png

 

  • IKASGOIRAURKI

Helburua: Urola Erdia eta Goierriko eskualdeen artean ikasketa kolektiboa sustatzea, berrikuntza soziala eta teknologikoaren orekan oinarrituriko tokiko garapena sustatzeko eskualdeetan.

Iraurgi Berritzen nahiz Goiekitik sustatu diren tokiko garapen ekonomikorako sareek, (Ezagutza Sarea eta Industria Foroa) garapen eredu berritzaileak sortzea ekarri dute, bai Berrikuntza Sozialaren ikuspegitik, bai Berrikuntza Teknologikoaren ikuspegitik, Bi eskualdeetan berrikuntza soziala eta teknologikoaren ezaugarriak garatzen ari dira bakoitzean bere ezaugarriekin.

Bi eskualdeen esperientzien arteko ikasketa prozesua bultzatzeko, Orkestraren eskutik metodologien eta adituen ezagutzaren ekarpena egin da. Prozesuaren baitan landutako gaiak: Garapen Agentzien Rola; Enpresen arteko Lankidetza; Politikoen papera; Merkatu dibersifikazioa; Hezkuntza eragileak.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoa, ekiten duen lurralde gisa, sustatzeko" programan kokatzen da, gizarte eta lurraldean lankidetzarako testuinguruak sortzea helburu duen programa hain zuzen

 

Captura_de_pantalla_2014-12-16_a_las_11.40.05.png

 

garapengunealogoak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut