AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Kontseilukideen testigantzak

  1. Sarearen kontseiluan hiru urtez parte hartu ondoren, nola baloratzen duzu zure esperientzia?
  2. Zer azpimarratuko zenuke sareari buruz ? Kudeaketa Kontseiluari buruz? (Lantzen diren proiektuak, beste eragileekin harremanak ...)
  3. Zein ekarpen mota egiten duela uste duzu bailararen egoerari?

Iñaki Bastida, Fagor Grupo Mueble S.Coop. (2013-2014)

  1. "Esperientzi oso aberatsa izan da, pertsona berri eta baliozkoak ezagutzeko aukera eman dit, baita hainbat eta hainbat ekimeni buruz jakiteko aukera ere. Lana egin nahi izan ezkero aukera aproposa. Hurreneko inguruarekiko lan egiteko aukera aparta".
  2. "Iraurgi Berritzen bizi eta indartsua dugula ikusi det. Arduradun eta teknikari lan talde inplikatu eta motibatua. Puntako proiektu eta ekimenak planteatzen dira, beti aukera eta zerbait berritzailearen bila.Agian sareko eragileak ez gera izan arduradun eta teknikarien haineko dinamikoak. Retornoa zeuregana ez denean zuzenean etortzen ez da erreza zure inguruarentzat lan egitea. Esango nuke teknikoen gain "deskantsatu" degula"
  3. "Vigia" eta dinamizatzaile papera, bailareko interes orokorretik hasita bertako eragile partikularreteraino iritsiz, eragileok geure egunekotasunean, eta degun geureganako ikuspegitik iritsi ezin bai dugu".
INAKI_BASTIDApng.png 

Patxi Landa, Sammic S.L. (2012-2014)

"Oso esperientzi ona izan da. Aberasgarria pertsonalki. Arlo desberdinen, (enpresak, udalak eta ikastetxeak) bateratzea ikuspegi orokor batetik da azpimarratuko nukeena. Bakoitzak duen garrantziari balioa ematen laguntzen du horrelako sare batek. Teknikariek egiten duten lan bikainari esker, onura besterik ez dakar honek bailararentzat".  Patxi Landa

 Ruben Arrieta, Talleres Arrieta S.A. (2012-2014)

  1. "Nahiz ta batzutan, geizki etorri horruntz joatea, esperientzi positiboa dela ustet, barrotik ikustea nola "funzionatzen" duen".
  2. "Nahiko sare zabala dela, eta enpresaz aparte, ikastetxeak etab kontuan izaten direla. nahiz eta batzutan ez ikusi, barrotik lan asko egiten dela usten det".
  3. "Bailararentzat oso positiboa dela pentsatzet. Askotan enpresa munduan ez degu asmatzen eguneko gauzetatik ateratzen, burua jaso ta ikusi noruntz nahi degun joan, eta horretarako zuen laguntza ondo etortzen da. Bestalde, enpresa artean elkarlanak egiteko ere ezinbestekoa da tartean izatea horrelako organizazio bat".
111.png

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut