2025-05-15
Euskadin merkataritza establezimenduak modernizatzeko 2025eko laguntzak argitaratu dira
Merkataritza
Eusko Jaurlaritzak saltoki txikien berrikuntza, iraunkortasuna eta digitalizazioa bultzatzen ditu, 4,6 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin. Programa honen helburu nagusia tokiko merkataritzaren lehiakortasuna indartzea da, eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren, efizientzia energetikoaren eta salmenta puntu fisikoen kudeaketa eta ekipamenduaren hobekuntzaren bidez. Horrela, auzo, herri eta hirietako hurbileko merkataritza lehenesten da, tokiko garapen ekonomikoaren ardatz nagusi gisa. Nork jaso […]