AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Abian da Elkarrekin Eraikitzen 2018/2019!

Abian da Elkarrekin Eraikitzen proiektua 6. urtez jarraian. Proiektuari abenduaren 18an ikastetxe ezberdinetako irakasle ezberdinekin egin zen lan bilerarekin eman zitzaion hasiera.

Bertan, 2018/19 ikasturtean zehar aplikatuko diren lan ildo nagusiak adostu ziren, besteak beste, ikasleek prozesuaren garapenean zehar eman beharreko pausoak.

Proiektuaren helburuei dagokionean, ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain bi helburu nagusi bete ditu. Lehenik eta behin, ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea du helburu eta honetarako, eskualdeko hainbat eragileren egunerokotasuna ezagutzeko aukera eskaini nahi du proiektuak. Bestalde, irakaskuntza metodologia berritzaileen bitartez, ikasleek ohiko irakaskuntzarekin landu ezin dituzten gaitasun eta balioak sustatzea lortu nahi da. Besteak beste, aztertu behar dituzten erronken bitartez, IKTen erabilera, komunikazioa, sormena, autonomia, iniziatiba edota taldean lan egiteko gaitasunak praktikan jarri eta lantzea lortu nahi da.

Urtarrila eta otsailean zehar ikastetxe ezberdinetan sentsibilizazio saioak eginez emango zaio jarraipena proiektuari. Ikasleek, 3-4 laguneko lan taldeetan, eskualdeko eragile nahiz herritar ezberdinek egunerokoan aurkitzen dituzten egoera ezberdinak aztertuko dituzte. Egoera hauek aztertzeko, lan talde txikietan ekintza plana adostu eta aurkezten zaizkien erronkak hobeto ezagutzeko eskualdeko eragile ezberdinekin harremanetan jarriko dira. Behin beharrezko informazioa bilduta, ikasitako guztia, gelakideen aurrean aurkezteaz arduratuko dira.

Oro har, ikasleek, erronkak otsaila eta maiatza bitartean landuko dituzte eta oro har, eskualdeko 5 ikastetxe eta 200 ikasle inguruk parte hartzea aurreikusten da. Prozesuan zehar berriz, eskualdeko 40 eragile baino gehiagok hartuko du parte ikasleen bisita eta elkarrizketetan.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut